Lege oharra
LEKOLAN ZUMAIA SL (aurrerantzean Lekolan galdarategia edo zerbitzu-emailea) enpresak informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu. Hori dela eta, Lekolan galdarategiak erabiltzaileen eskura jartzen duen webgune honen erabilera arautzeko lege ohar hau sortu dugu.
Webgune honetan sartzen den pertsona orok baldintza hauek guztiak eta aplikatu beharreko legezko xedapenak onartu eta betetzeko konpromisoa hartzen du. Webgune honetan zehar nabigatuz gero, erabiltzaileak baldintza hauek (eta bertan egindako aldaketak) ezin hobe ulertzen eta berariaz onartzen dituela adierazten du.
Lekolan galdarategiak beretzat gordetzen du lege ohar hau eta webguneko gainerako lege-testuak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea. Agian baldintzok aldatu egingo direnez, webgunean sartzen zaren bakoitzean kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Lekolan galdarategiak beretzat gordetzen du webgunean sartzeko saiakerak bertan behera utzi, mugatu edo ukatzeko eskubidea, webgunea behar bezala erabiltzen ez bada edo lege ohar honetan nahiz webguneko beste edozein baldintza eta zehaztapenetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira.
Webgunearen titularraren nortasuna
Lekolan Zumaia SLU da https://www.lekolan.com/ domeinuaren titularra. Egoitza soziala: Sansinenea industrialdea, A.1- 2.2 partzela
20740 Zestoa (Gipuzkoa)
IFZ: B75028076
Telefonoa: 00 (34) 943 14 85 82
Faxa: 00 (34) F. 943 147 309
Helbide elektronikoa: lekolan@lekolan.com
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta: Liburukia: 2483. Liburua: 0 Folioa: 29. Orria: SS-32640. Inskripzioa: 1
Webgunearen helburua
Lekolan galdarategiak, www.lekolan.com webgunearen bidez, enpresaren historiari eta zerbitzuei buruzko informazioa, instalazioen argazkiak eta interesa dakiekeen bestelako informazioa ematen dizkie pertsona interesdunei.
Webgunearen edukia
Lekolan galdarategiak beretzat gordetzen du webgune honen zerbitzuak eta/edo edukia alde bakarretik eta aurrez abisatu gabe hobetu, eraldatu edo ezabatzeko eskubidea.
Ez du bere gain hartzen eduki horiek hirugarren pertsonengan eragin litzaketen kalteen ardura, ezta beste webgune batzuetarako esteken bidez atzitzen diren edukiek eragin litzaketen kalteen ardura ere. Lekolan galdarategiak ez du inolako ardurarik agian webgunean agertzen diren kanpoko estekei dagokienez.
Lekolan galdarategiak beretzat gordetzen du webgune honetan egokiak iruditzen zaizkion aldaketak askatasun osoz eta aurrez abisatu gabe egiteko eskubidea; beraz, webguneko edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu, ezabatu eta gehi ditzake, bai eta zerbitzu edo eduki horien aurkezpena edo kokapena aldatu ere, eta ez du bere gain hartzen erabiltzaileengan eragin litezkeen ondorioen ardura.
Erabiltzaileak
Webgune honen bidez egiten diren doako nahiz kostu bidezko zerbitzu eta jarduerak atzitzen, nabigatzen edo erabiltzen dituzten edo haietan parte hartzen duten pertsona fisiko nahiz juridiko guztiak erabiltzaileak dira. Erabiltzaile gisa, hemen aipatutako baldintzak eta aplikatu beharreko legezko xedapen oro kontuan hartzeko eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen dute; horrela, behartuta daude webgunea modu egokian erabiltzera. Erabiltzaileak bere gain hartuko du betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte-galeren erantzukizuna, eta Lekolan galdarategiaren edo hirugarrenen aurrean erantzungo.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako eduki guztiak hala nola testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horien jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta marka, izen komertzial edo bestelako ikur bereizgarri guztiak ere webgunearen titularraren jabetzakoak dira, edo eduki horien jabe legitimoenak, eta haien gaineko eskubide guztiak gordetzen dira. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialaren araudiaren bidez babestuta daude, eta dagozkien erregistro publikoetan erregistratuta.
Debekatuta dago eduki horiek edonola erreproduzitzea, osorik edo partzialki, edozein modu edo baliabide erabilita, mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa nahiz bestelakoa. Halaber, debekatuta dago edukiak zabaltzea, publikoki jakinaraztea edo banatzea, Lekolan galdarategiaren edo edukien jabe legitimoen baimenik gabe.
Lekolan galdarategiaren jabetzakoak ez diren eta webgunean agertzen diren diseinu, logotipo, testu eta/edo grafikoak haien jabeenak dira, eta haiek dira, hain zuzen ere, eduki horien ondorioz sor litezkeen eztabaiden arduradunak.
Lekolan galdarategia ez da arduratuko webgunean sartzen diren pertsonek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dagoen legezko xedapenen bat urratzeagatik sor litezkeen kalte-galerez.
Datu pertsonalak babestea
Erabiltzailearen datu pertsonalak gai horren inguruan indarrean dagoen legeriak ezarritakoari jarraikiz tratatzeko konpromisoa hartzen du webgunearen titularrak. Zehazki, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa aplikatzeko konpromisoa hartzen du.
Webgune honetan zure datu pertsonalak tratatzeko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan “Pribatutasun-politika” atalera.
Cookieak
Webgune honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoetarako; ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak haien baimenik gabe biltzen edo lagatzen.
Informazio gehiago lortzeko eta konfigurazioa aldatu ahal izateko, joan “Cookie-politika” atalera
Erantzukizuna
Webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek legea errespetatu beharko dute, eta ezingo dituzte webgunea eta bertako edukiak legez kontra atzitu, ezta zilegi ez diren, hirugarrenen eskubideak eta askatasunak urratzen dituzten edo webgunea kaltetzen, hondatzen, asetzen edo moteltzen duten helburuetarako, Lekolan galdarategiari edo hirugarrenei kalte eginez. Zerbitzu-emaileak erantzule egin ditzake webgunea oker erabiltzen ari diren edo hirugarrenei kalteak eragiten dizkieten erabiltzaileak.
Lekolan galdarategiak ez du bere gain hartzen webgune honetan argitaratutako informazioaren ardura, baldin eta informazio hori manipulatuta badago edo enpresarekin zerikusirik ez duen hirugarren batek txertatu badu.
Hala eta guztiz ere, Lekolan galdarategiak jakinarazten du berehala kenduko duela estatuko edo nazioarteko legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren kontra egiten duen eduki oro, edo, hala badagokio, webgune horretarako birbideratze-esteka kenduko duela, eta dagokion agintaritzari eduki horren berri eman. Erabiltzailearen iritziz webgune honetan estatuko edo nazioarteko legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren kontra egiten duen edukirik badago, webgunearen titularrari berehala jakinarazteko eskatzen diogu.
Webgunea berrikusi eta probatu dugu, behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Printzipioz, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela berma dezakegu. Dena den, Lekolan galdarategiak ez du baztertzen agian programazio-akats batzuk gertatuko direla, edo webgunean sartzea eragotziko duten ezinbesteko arrazoiak edo antzeko baldintzak egongo direla.
Adingabeak
Adingabeek atzitzen dituzten eduki eta/edo zerbitzuen erantzukizun osoa adingabeez arduratzen diren pertsonei dagokie.
IP helbideak
Webgune honen zerbitzariek automatikoki hauteman ditzakete erabiltzailearen IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbidea ordenagailu bati Internetera konektatzean automatikoki esleitzen zaion zenbakia da. Informazio hori guztia jarduera-fitxategi batean erregistratzen da zerbitzarian, eta horren bidez datuak prozesatzen dira, estatistika hutsak lortzeko helburuarekin, orrien inprimaketen kopurua, webguneko zerbitzuen bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta bestelako datuak ezagutzeko.
Estekak
Lekolan galdarategiak beretzat gordetzen du edozein esteka kentzeko eskubidea, haren edukia legez kontrakoa dela edo hirugarrenen ondasunak edo eskubideak urratzen dituela jakin bezain laster.
Ez du bere gain hartzen webgune honetan beste batzuk irekitzeko txertatzen diren hiperesteken fidagarritasunaren eta bizkortasunaren ardura, eta ez du bermatzen esteka horiek erabilgarriak izango direnik. Halaber, ez da arduratzen erabiltzaileak esteka horien bidez atzi ditzakeen eduki edo zerbitzuez, ezta webgune horien funtzionamendu egokiaz ere.
Segurtasuna
Webguneak industrian onartuta dauden teknikak erabiltzen ditu informazioa babesteko, hala nola su-hesiak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta kriptografia-mekanismoak. Horren helburua datuak baimenik gabe atzitzea eragoztea eta informazioaren segurtasuna arriskuan jartzea ekiditea da.
Era berean, Lekolan galdarategiak tratatzen dituen informazio eta datu pertsonalen segurtasuna eta integritatea bermatzeko behar diren neurri tekniko eta antolaketa neurri guztiak hartu ditu, ez daitezen galdu edo eraldatu, eta baimenik gabeko hirugarrenek ez ditzaten atzitu.
Erabiltzailearen ardura da mehatxuak hainbatean kontrolatzeko neurri tekniko egokiak hartzea; adibidez, software gaiztoak (hala nola birusak, troiarrak, etab.) hautemateko sistema eguneratuak edukitzea. Bestalde, sistema eragilearen eta Internet atzitzeko darabiltzan arakatzaileen segurtasun-adabakiak ere eguneratuta eduki behar ditu.
Deuseztasuna edo deuseztagarritasuna
Hitzarmen hauetako bat, osorik edo partzialki, deuseza, baliogabea edo ez-eraginkorra dela adierazteak ez du eraginik izango gainerako hitzarmenen balioan edo eraginkortasunean, eta lotesleak izango dira Lekolan galdarategiarentzat eta erabiltzailearentzat.
Aplikatu beharreko legea
Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen eta interpretatzen dira. Bertsioa: 2023ko otsaila