Pribatutasun-politika
LEKOLAN ZUMAIA SL enpresan (aurrerantzean, Lekolan galdarategia edo zerbitzu-emailea) gure produktu eta zerbitzuen bidez ahalik eta esperientzia onena eskaini ahal izateko egiten dugu lan. Horretarako, batzuetan beharrezkoa da informazioa biltzea. Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat, eta gai horri dagokionez gardenak izan behar dugula iruditzen zaigu.
Horregatik, Lekolan galdarategiak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, erabiltzaileei jakinarazten die haiek emandako datu pertsonalak bildu egingo dituela, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO), datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (aurrerantzean, IGZL) ezarritakoari jarraikiz.
Webgune honetako erregistro-inprimakien edo bidalitako mezu elektronikoen bidez, erabiltzaile bakoitzaren datu pertsonalak biltzen dira, eta Pribatutasun-politika honek arautzen du datuen tratamendua. Datu horiek beharrezkoak dira ematen ditugun zerbitzu batzuk kudeatzeko eta mantentze-lanak egiteko, eta Lekolan galdarategiaren zerbitzuen erabiltzaileen fitxategi espezifikoetan gordetzen dira.
Erabiltzailea haren nortasunari buruzko datu zehatzak, osoak eta egiazkoak ematera derrigortuta dago. Erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren arduraduna, eta Lekolan galdarategiak beretzat gordeko du datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileei zerbitzurik ez emateko eskubidea, gauzatu ahalko liratekeen bestelako ekintza legalei kalterik egin gabe. Halaber, erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta datu pertsonalak tratatzeko baimena eman ahal izateko legezko gaitasunak dauzkala.
Gure konpromisoa da erabiltzaileari honako hau azaltzea:
-
Zure interes eta beharren arabera erabiltzaile-esperientzia hobetzeko biltzen dira zure datuak.
-
Gardentasunez jokatzen dugu biltzen ditugun datuei eta datu horiek biltzeko arrazoiei dagokienez.
-
Gure asmoa ahalik eta esperientziarik onena eskaintzea da. Horregatik, beti araudiak gordeta erabiliko ditugu datu pertsonalak eta, beharrezkoa denean, baimena eskatuko dizugu.
-
Badakigu datuak zeureak direla. Beraz, haiek prozesatzeko baimena ez ematea erabakitzen baduzu, datuak tratatzeari uzteko eska diezagukezu.
-
Zure segurtasuna bermatzea eta zure datuak Europako araudiaren arabera tratatzea da gure lehentasuna.
Datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, irakurri jarraian zerrendatzen diren pribatutasun-politikaren atalak:
Nor arduratzen da zure datu pertsonalen tratamenduaz?
Erabiltzaileak webgunea atzitu eta erabiltzean ematen dituen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Lekolan Zumaia SL da. Enpresaren IFZ zenbakia B75028076 da, eta egoitza soziala Sansinenea industrialdea, A.1 – 2.2 partzela, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) helbidean dago kokatuta. Telefonoa: 00 (34) 943 14 85 82. Helbide elektronikoa: lekolan@lekolan.com
Lekolan galdarategiak araudian aurreikusitako segurtasun informatikoko neurriak aplikatzeko konpromisoa hartu du, datuak modu desegokian atzitzea edo erabiltzea, manipulatzea, hondatzea edo galtzea ekiditeko.
Zer datu pertsonal biltzen ditugu?
Honako datu pertsonal hauek eman ohi dituzte erabiltzaileek:
-
Izen-abizenak eta helbidea.
-
Telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
-
Gurekin partekatzea erabakitzen duten bestelako edozein informazio edo datu.
Zenbaitetan, eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika hau onartzen ez bada, ezin da osatu webguneko harremanetarako inprimakia.
Zergatik eta zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak biltzeko, biltegiratzeko, eraldatzeko, transferitzeko eta beste ekintzetarako modu automatizatuan edo automatizatu gabean egiten diren eragiketa, kudeaketa eta prozedura tekniko guztiak datu pertsonalen tratamendutzat jotzen dira.
Lekolan galdarategian xede hauetarako tratatzen ditugu pertsona interesdunek ematen dizkiguten datuak:
-
Erabiltzaileak eskatutako informazioaren bidalketa kudeatu, eta webgunearen bidez erabiltzaileak bidalitako kontsulta edo galderei erantzun ahal izateko, interesdunei interesatzen zaizkien zerbitzuak eskaini ahal izateaz gain.
-
Ekintza komertzialak gauzatu, mantentze-lanak egin eta erabiltzailearekiko harremana kudeatzeko, bai eta webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak kudeatzeko eta informazioa emateko ere.
Derrigorrez bete behar dira erregistroaren eremuak, Lekolan galdarategiak aurrez aipatutako xedeak bete ahal izan ditzan.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalen tratamendua hura legitimatzen duten oinarri juridiko hauen arabera egiten da:
-
Baimen askea, berariazkoa, informatua eta ageria; izan ere, Pribatutasun-politika hau irakurtzean, erabiltzaileak informatuta geratzen baitira eta, ados egonez gero, hura onar baitezakete adierazpen edo baiezko ekintza argi baten bidez, hala nola, horretarako ipinitako laukia markatuta.
-
Marketin zuzeneko ekintzetan gure bezeroen datuak tratatzeko interes legitimoa eta interesdunaren berariazko baimena.
-
Legezko betebehar guztiak betetzen dira iruzurra, agintaritza publikoekiko komunikazioa eta hirugarrenen erreklamazioak saihesteko.
Interesdunak aipatutako datuak ematen ez baditu, edo datu horiek okerrak badira edo zehatzak ez badira, ezingo diogu erantzun haren eskaerari, eta ezingo dugu eskatutako informazioa eman edo zerbitzuak eskaini. Ondorioz, tratamenduaren arduradunak, Lekolan galdarategiak, ez ditu bere gain hartuko enkargu profesionala ez egitearen ardura edo informazio oker edo ez zehatzek dakartzaten ondorioak.
Zenbat denboraz gordetzen ditugu datuak?
Lekolan galdarategiak, tratamenduaren arduradun gisa, konfidentzialtasun osoz biltegiratuko eta kudeatuko ditu webgunearen bidez bildutako datu pertsonalak eta informazioa, sortutako harreman profesionalak dirauen bitartean eta pertsona interesdunak datuak ezabatzeko eskatu ezean. Hala eta guztiz ere, tratamenduaren arduradunak datuak gorde ahalko ditu, behar bezala blokeatuta, balizko administrazio- edo jurisdikzio-erantzukizunei erantzuteko.
Zer hartzaileri bidaltzen zaizkie datuak?
Orokorrean, Lekolan galdarategiak ez dizkie inongo hirugarrenei bidaliko datu pertsonalak, zerbitzu bat emateko tratamenduaren arduradun batekin kontratu bidezko harreman bat eduki behar bada eta erabiltzailearen eta aipatutako enpresaren arteko harremana kudeatu eta mantentzeko ezinbestekoa bada izan ezik, betiere erabiltzailearen berariazko baimenarekin. Ezinbesteko denbora tartean zehar soilik gordeko dira datuak, enkarguaren kontratua gauzatu ahal izateko, eta arduradunari eskatzen zaizkion baldintza eta ardura berdinekin. Enkargua amaitutakoan, tratamendua egin duenak arduradunari itzuliko dizkio datu pertsonalak, eta dituen kopia guztiak ezabatuko ditu. Bestalde, batzuetan erakunde publikoei edo beste alderdiren bati datu pertsonalak ezagutarazteko eskatuko du agian legeak. Kasu horretan, legezko betebehar horiek betetzeko ezinbestekoa dena soilik ezagutaraziko da.
Non biltegiratzen dira datuak?
Orokorrean, Europar Batasunaren barruan biltegiratzen dira datuak. Datuak Europar Batasunekoak ez diren hirugarrenei bidaltzen bazaizkie, babes-maila egoki bat eskaintzen dutela ziurtatuko dugu.
Zer eskubide dituzu eta nola balia zaitezke haietaz?
Edonork dauka Lekolan galdarategian berekin zerikusia duten datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez berresteko eskubidea.
Pertsona interesdunek beren datu pertsonalak atzitzeko eskubidea daukate, bai eta zehatzak ez diren datuak zuzentzea edo, behar izanez gero, ezabatzea eskatzeko eskubidea ere, jatorrizko xedeak betetzeko beharrezkoak ez direnean, besteak beste.
Zenbait kasutan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete, eta, ondorioz, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurkako defentsarako soilik gordeko genituzke.
Zenbait kasutan eta interesdunaren egoera bereziarekin lotutako arrazoiak direla eta, datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea dauka interesdunak. Lekolan galdarategiak datuak tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko nahiz haien aurkako defentsarako izan ezik.
Erabiltzaileak datuak eramateko eskubidea izango du; alegia, eman dituen datu pertsonalak zuzenean beste arduradun bati ohiko formatu egituratu eta irakurterraz batean bidaltzea eskatzeko eskubidea dauka.
Datuen titularra, edo haren legezko ordezkaria, aipatutako eskubideez balia daiteke (identitatea frogatuz gero), lekolan@lekolan.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo posta arrunta erabilita: Lekolan Zumaia, SL, egoitza soziala Sansinenea industrialdea, A.1 – 2.2 partzela, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren arabera dauzkazun eskubideei buruzko informazio gehigarria lortzeko, joan https://www.aepd.es/ helbidera edo zure herrialdeko dagokion agintaritzara. Eskubideen titularra ezin izan denean eskubide horietaz baliatu, laguntza eska diezaioke Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (edo dagokion agintaritzari), eskubideak gauzatu ahal izan ditzan. Horretarako, eskubide-babeserako erreklamazio bat aurkeztu behar du (https://www.aepd.es)