Zerbitzuak

Erantzukizun handia duten eta errendimendu-esfortzu izugarriak jasan behar dituzten elementuak eta piezak fabrikatzea da gure espezialitatea.

Horretarako, hainbat froga egiten dizkiegu: soldatzea, ultrasoinuak, partikula magnetikoak eta likido sarkorrak.

Galdaragintzan dugun eskarmentuari esker, piezaren diseinuan parte hartu eta aholkuak eman ditzakegu. Produktuen garapen egokian esku hartzen dugu eta ibilbide osoan zehar laguntza eskaintzen diogu bezeroari, piezaren diseinuan (tolesketak, muntaketak, soldatzeakā€¦) nahiz ondorengo prozesuetan.

Helburua ahalik eta produktu onena egitea da; bezeroarentzat ona dena, guretzat ere ona da.

Proiektua bulego teknikora iristen den unetik, muntaketa, mekanizazio, soldatze eta tratamendu termikoen premia guztiak hartzen dira kontuan. Horrela, azken emaitza ezin hobea izatea lortzen dugu, eta akatsak egitea eta produktua garestitzea saihesten da.

Ematen diogun garrantzia dela eta, zerbitzu bereizi gisa eskaintzen dugu soldatzea.

Gure soldagailuak soldatze-prozesu desberdinetan daude homologatuta: 3 milimetrotik gorako xafla, material eta posizio desberdinetan. Soldatze-prozedura desberdinetan dago homologatuta enpresa, eta prozedura horiei ikuskapen bisualak egiten zaizkie. Bezeroak eskatzen badu, ultrasoinuen, likido sarkorren eta bestelako tekniken bidez egin daitezke ikuskapenak.

Halaber, trenen sektorerako soldatzeen EN-15085-2 araua daukagu, CL1 sailkapen-mailakoa.

Piezak guztiz amaituta jasotzeko aukera eskaintzen diegu gure bezeroei. Alegia, bezero guztiek kudea ditzakete piezaren gainazaleko tratamenduak, hala nola inprimazioa, azken pintura, galvanizazioa, zinkeztaketa, eta abar.

Pieza batzuk egonkortu egin behar dira, soldatzeak, oxigeno bidez ebaketak, mekanizazioak eta bestelako prozedurek eragindako tentsioak arintzeko. Bi aukera eskaintzen ditugu: batetik, bibrazio bidezko egonkortzea eta, bestetik, egonkortze termikoa.

Bibrazio bidezko egonkortzea gure instalazioetan bertan egin daiteke, edo bezeroaren instalazioetan.

Egonkortze termikoaren kasuan, geu arduratzen gara gestio hori egiteaz, eta amaitutako pieza helmugara bidaltzen dugu tratamendua egin ondoren (egonkortuta, granailatuta eta inprimatuta).

Mekanizazioa ohiko prozedura bat da gure fabrikazio-prozesuan, guk geuk egiten ez badugu ere. Lekolanen tamaina eta mekanizazio mota desberdinetako hornitzaile espezializatuekin egiten dugu lan, piezaren beharren arabera.

Helburua bezeroari amaitutako pieza entregatzea da, horrela, pieza kudeatzeko eta manipulatzeko lana ekidin dezan, mekanizazio-prozesuan bertan batzuetan gertatzen diren arazoez gain.

Azkenik, gure zerbitzuen artean, piezak munduko edozein tokitara edo azken helmugara bidaltzeko aukera eskaintzen dugu.

Soluzioak ematen ditugu

Lekolanen, gure bezeroen beharren arabera egiten dugu lan.

Gure helburu nagusia azken produktua bezeroak nahi duena dela bermatzea da, eta badaukagu horretarako gaitasuna.

Piezak guztiz amaituta entregatzeko behar diren produkzio-baliabide eta kolaboratzaile guztiak dauzkagu.

Zergatik Lekolan?

Gure ardatza kalitatea delako eta hori lortzeko eskarmentu handia dugulako galdaragintzaren munduan

Proiektu integralak

Zure proiektua modu integral eta oso batean kudeatzeaz arduratzen gara.

Diseinu eta fabrikazio espezifikoa

Ekipamendu edo piezen diseinu eta fabrikazio espezifikoa.

Adostasun-ziurtagiriarekin

Lasai egongo zarela bermatzen dugu, dagozkion ziurtagiriak entregatuta.

Hornikuntza integrala

Lana egiten hastetik tratamendua eman eta pieza bidali arte, elkarlanean aritzen gara bezeroekin.

Eskarmentua askotariko sektoreetan

Enpresa osoko ezagutzak biltzen ditugu, balioa eransteko.

Kalitate-ziurtagiriak

Enpresaren kudeaketa-sistemak ISO 9001:2015 ziurtagiria dauka, eta soldatze-prozeduren arloan ere askotariko kalifikazioak dauzkagu.

Soldatze-ziurtagiria

Trenen sektorerako EN-15085-2 (CL1) arauaz gain, enpresak soldatze-prozeduren arloko hainbat kalifikazio dauzka, eta langileek ere soldatze-kalifikazioak dauzkate.

Nola lagun diezazukegu?
Jarri harremanetan gurekin