Enpresa
Lekolan galdaragintza-enpresa, Zumaia
Askotariko sektoreetan ezagutza eta eskarmentu handia duen galdaragintza-enpresa bat gara, eta gure ardatza kalitatea da.
Behar duzun soluzioa
Lekolanen, gure bezeroen beharren arabera egiten dugu lan. Gure helburu nagusia azken produktua bezeroak nahi duena dela bermatzea da, eta badaukagu horretarako gaitasuna.
Piezak guztiz amaituta eta bezeroak eskatu bezalaxe entregatzeko behar diren produkzio-baliabide eta kolaboratzaile guztiak dauzkagu.
-
Proiektu integralak
-
Ekipamendu edo piezen diseinu eta fabrikazio espezifikoa
-
Adostasun-ziurtagiriarekin, behar izanez gero
-
Produktuaren hornikuntza integrala
-
Eskarmentua askotariko sektoreetan
-
ISO9001:2015 ziurtagiria duen enpresa
-
EN-15085-2 (CL1) soldatze-ziurtagiria
Taldea
Soufiane Boulakchour
Produkzioko arduraduna
Pertsona horiek guztiek eta proiektu hau aurrera ateratzen laguntzen diguten enpresek osatzen dute Lekolan.
Instalazioak
Gure 1760 m²-ko instalazioetan, honako makinak dauzkagu bezeroen eskura:
-
Garnet tolesteko makina, 300 tonako zenbakizko kontrola eta 3 metroko tolesketa duena.
-
Zizaila axiala, 10 mm lodi eta 3 m luze diren xaflak ebakitzeko ahalmenarekin.
-
Biko zilindroa, e=15 eta 3 m zabal diren xafletarako.
-
Stilmax zilindroa, 12 mm lodi eta 2 m zabal diren xafletarako.
-
1200 mm Ø duen mahai birakariak.
-
Hainbat zulagailu bertikal.
-
FMB ebaketa-zerra, 510 ebaketa-irekiera.
-
Eskuzko plasma, 30 mm lodi diren xaflak ebakitzeko.
-
Soldatze-mota desberdinak egiteko makinak.
-
Piezak bibrazioaren bidez egonkortzeko makina.
-
Garraio-zerbitzu propioa.
-
CMA hariztatzeko makina, M3-M24 arteko harietarako.
Halaber, gure lanak egiteko, 20 tonako bi garabi eta 3.2 tonako garabi bat dauzkagu.
Piezetan egin beharreko gainerako eragiketetarako, konfiantza osoko kolaboratzaileak dauzkagu, lehengaiak hornitzeko nahiz piezetan prozedurak egiteko.
Lekolan galdaragintza-enpresa
Lekolan galdaragintza-enpresa
A.1 - 2.2 partzela
20740 Zestoa (Gipuzkoa)